Norberak gure ondorio propioak atera ostean, taldea elkartu, iritziak partekatu eta konklusio amankomun batzuetara iritsi gara teknologiaren inguruan. Hainbat gai landu ditugu, aisialdia, hezkuntza eta generoa besteak beste, eta hauek nola dauden harremanetan teknologiarekin.
Gaur egun lehen baino teknologia gehiago erabiltzen dugu; esaterako, gu haurrak ginenean ezkutaketara, futbolean edo aita ametara jolasten genuen herriko plazan eta parkean. Orain, aldiz, gauzak aldatu egiten dira. Herriko plazara eta parkeetara begiratu eta bertan ikus ditzakegu 5-6 urte besterik ez dituzten haurrak gurasoen mugikorrekin edo tabletekin jolasean. Guk ez genuen horrelako teknologiarik behar ondo pasatzeko, nahikoa genuen arratsaldea lagunekin polizia eta lapurretara jolasten igarotzea. 5-6 urteko haur hauek mugikorrekin jolastearen errudunak gizartea eta gurasoak dira, teknologia askoz ere sartuago baitago gure bizitzetan orain. Horregatik, lehen ez genituen ikusten gure gurasoak tabletekin, baina, gaur egun hala ikusten dituztenez, helduen eredua imitatzen dute.
Horrez gain, konturatzen gara hezkuntzan geroz eta teknologia gehiago erabiltzen dela. Eskoletan ordenagailuak erabiltzen badituzte, ezin diegu eskatu haurrei hortik kanpo ez erabiltzea, azken batean, eskolan ikasitakoa eskolaz kanpo ere aplikatzen baitute. Aldeko eta kontrako iritziak egon arren, teknologia garatzen doan heinean, hezkuntzak ere aurreraka joan behar du, horregatik, egokia iruditzen zaigu horrelako baliabideak sartzea hezkuntzan, hori bai, dena bere neurrian, oreka bat mantenduz.
Gainera, gure aisialdian teknologiarekin lotuta, genero ezberdintasuna nabarmena dela ohartu gara, desberdintasun ugari daudela. Adibidez, aisialdiarekin lotuta askoz ere aukera gehiago ematen zaizkie mutilei neskei baino, bideojokoen munduan sartu eta bertan murgiltzeko.
Nahiz eta txikitan ez konturatu, ezberdintasun hau argi eta garbi ikusten da telebistan eta iragarkietan; esaterako, “cooking mama” eta horrelako sukaldaritzako edo haurrak zaintzeko jolasen iragarkietan beti neska bat agertzen da, eta alderantziz agresibitatea, tiroak eta kirolekin erlazionatutako jolasetan, gehienetan mutila. Honi, “gameboy advanced sp girls edition”-en iragarkia gehitu geniezaioke, hau arrosa zen. Zergatik neskona arrosa?
Gizartea pixkanaka honetaz ohartzen ari dela uste dugu, kontzientzia apur bat hartzen ari dela, guk badugu esperantza hau aldatuko dela, pixkanaka eta mantso baina iritsiko dela aldaketa, denon laguntzarekin.
Bestalde, gure ustez, honek ez du denongan eragiten, eragina izugarria izan arren eta gu neskak izanik, grand theft auto edo call of duty-ra jolastuak gara.
Azkenik, teknologiak komunikazioan izan duen eraginaz hitz egingo dizuegu. Komunikatzeko moduak pila bat aldatu dira gaur egun. Adibidez, jendea ez da kapaza aurpegira hitz egiteko, eta ondoren, sare sozialetatik izugarrizko elkarrizketa ematen dizu, oso sinpatiko dagoelarik, baina, ondoren, kalean gurutzatu eta ez dizu kasurik egiten. Azken finean, teknologiak sozializazioa mugatzen duela uste dugu, garai batean baina gutxiago sozializatzen garelarik, nahiz eta eguna whatsapp-etik jende ezberdinarekin hitz egiten pasatzen dugun. Esaterako, lehen autobusean edo trenean aldamenean esertzen zenarekin hitz egiten genuen, nahiz eta ez ezagutu, orain, aldiz, bakoitza geure mugikorren pantailei begira joaten gara, jolasten, musika entzuten, hitz egiten… Azkenean, teknologiarekin eta sare sozialekin lortu dugu ez gaudela ez parean dugunarekin eta ez pantailaren atzean dagoenarekin.
Honako hauek izan dira “El ekipo A”-k atera eta eztabaidatu ditugun ondorio nagusiak teknologia eta hainbat arloren inguruan!
Jarraian, movenote izeneko aplikazioa erabiliz, ondorio hauek laburtu eta bideo bat sortu dugu:
MAPA KONTZEPTUALA: