Gizartea aldatuz doa urtez urte, eboluzionatuz, eraldatuz, sortuz... gauzak horrela, geure bizitza osoan zehar, eraldaketa hauen lekuko izatea tokatu zaigu guztioi; bai etxeko ohituretan, bai lagunartean, bai kaleko giroan, eta baita hezkuntza munduan ere.
Neure haurtzaroko oriotzapenez idatziko dut gaurkoan, baina esan beharra dut, hortaz ausnartzen hasi orduko gaur egungo haurtzaroa eta nirea alderatzeari ekin diodala.
Sentipen polit eta goxoak ekartzen dizkit haurra nintzeneko garaiak gogoratzeak, batetik, familiako giroagatik, baina baita, eskolako garai alaiengatik ere. Salbatore Mitxelena ikastolan egin nituen nire ikasketak, 16 urte egin nituen bertan, eta zein baino zein garai zoriontsuagoak izan zirela esan dezaket!

Ikastolatik atera ostean, bizikletak hartu eta inguruan bizi ginen guztiok gure auzora bueltan joaten ginen, etxetik pasa, askaria hartu eta berriz kalean elkartzeko. Harrapaketan, ezkutaketan, baloiarekin jolasean, soka saltoan etb. igarotzen genuen arratsalde osoa, afaltzeko ordua iritsi eta guztiok etxera joan arte.
Nire haurtzaroan teknologiak ez du presentzia gehiegirik izan, ezin esan dezaket garrantzizkoa izan ez denik ordea. Hezkuntzaren alorrean, ez zitzaien protagonismorik ematen teknologia aurrerapenei, gutxitan erabiltzen baikenituen ordenagailuak, eta musika aparailuen erabilpena ere ez zen oso handia. Eskolatik kanpo, jolasteko orduan, aparailu teknologikorik erabiltzen ez genuen arren, etxean telebistak bazuen bere garrantzia.

Lehen esan bezala ordea gizartea etengabeko eboluzio batean doa aurrera, eta horrek gizarte osoari eragiten dio. Gaur egungo haur edo gaztetxo batek bere egunerokotasunean teknologiarekin hartueman oso estua du, bai bere hezkuntzan eta baita bere sozializazio prozesu osoan ere. Hezkuntzari dagokionez, ordenagailu eta internetaren erabilera izugarri handitu da, hezkuntzaren ezinbesteko elementu bihurtuz. Horrez gain, mugikorrak eta jolku elektronikoak direla eta, jolasaren kontzeptua aldatu egin da, baita lagunekin eta etxekoekin pasatzeko denbora mugatu ere.
Denak bezala, teknologia aurrerapenek ere badiztuzte bere alde on eta txarrak, hauen erabilpena neurtzean dago gakoa; hau neurtu eta mugatzen ez badugu, batek daki teknologiarekin dugun dependentzia norarte iritsi daiteken!
Hurrenarte!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina