Jaiotzen garen une beretik guztiz kondizionatuak gaude, haurrak garenetik helduarorarte gure egunerokotasunean kondizionamentu hauek pairatzen ditugu, ia ohartu ere egin gabe geure nortasuna aldatzeraino eragiten gaituztelarik.
Aipatutako baldintzapenen barnean toki asko akupatzen dute gure haurtzaro eta gaztaro osoan aisialdian egiten ditugun denbora-pasek eta jolasek. Oso txikiak garenetik, mutila ala neska izanagatik asko markatzen da gustatu behar zaigun hori, horrela, gure bizitza osoan patroi horien menpean aritzen garelarik.
Haurrek teknologiarekin duten harremanaren inguruan ausnartuz, ohartu naiz nola oso ezberdina den mutil batek teknologia munduarekin duen hartu emana neska batenarekin alderatuta; mutilei oso gaztetatik bultzatzen zaie teknologia munduan barneratzera, play station, gameboy eta antzeko jolasak beraien inguruan diseinatu eta hauei zuzenduak izanik. Nesken artean berriz, teknologia mundura bultzatzeko indar hori murritzagoa dela nabari da; gizarteak, edo hobeki esateko merkatuak, nesken artean bestelako jolas batzuk buktzatzen ditu, teknologiaren inplikaziorik ez dutenak, eta teknologiarekin lotutako jolas urri hauek zaintzaren eta sozializatzearen ingurukoak izan ohi dira.
Haurtzaro eta gaztaro osoan zehar generoaren inguruan markatzen diren muga eta ezberdintasun hauek beren ondorioa erakusten dute pertsona helduarora iristen denean. Inguruan dugun mundua erreparatzen badugu ohartuko gara nola teknologiarekin lotuak dauden lanpostu gehienak gizonezkoen esku daudela, baita emakumezkoen kasuan, lanpostu gehientsuenak zaintzaren eta harremanen ingurukoak direla ere.
Ezin esan dezaket ordea, garaiak aurrera doazen einean gauzak aldatu gabe jarraitzen dutela; berdintasunaren aldeko mugimendu askoren ondorioz kondizionamentu hauek gutxitzen doaz, bakoitzari, den generokoa delarik ere, bere kabuz aukeratzeko eskubidea emateko bidean baikoaz. Hala ere, bide oso luzea dugu aurretik, beraz egunerokotasunean somatzen ditugun influentzia hauek ikuspegi kritiko batetik begiratzeko ordua iritxi zaigu!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina